XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

30 bat urte lehentchago, bazituen erriak Uztaritzen zonbait brozela sorgin (berrogoi bat arima).

Mihi tzarrak orduan urte multcho batentzat ichildu ziren, bainan orai, egundaino bezala kalaka abiatua zen, beti gauza beraren gainean.

Zer nauzue!.

Neguko gau luzetan, nekez zitazken supazter chokoan, arats osoak iragan, ametsetako sorginen gachtakeri bihotz-ilungarriez hitzik atera gabe.

Dena den, irakiak azkenean gaindi egiten baitu, hala zitzaioten gertatu Lapurdiz arta zuten buruzagieri.

Errenkuren bentzutzeko eta bakiaren gatik, Urtubi eta Senpere jauregik, 1609ko urtharrilaren 17an, Henri IV, Frantziako erregeari egorri zioten gutun bat, erranez nola sorginkeriaz nahasia zen eskualde hau eta otoi zerbeit mana zezan hemengo jendeen onetan.

Jorrailean, leku hartako makurren zuzentzeko, erregeak izendatu zuen Bordeleko legegizonetarik bat: Pierre de Rosteguy edo de Lancre jauna.

Hau kakolskua zela iduriturik lan hortako, hunen lagunek izkiriatu zioten gibelarat Henri IVeri, galdetuz bertze norbeit hauta zezan.

Bainan erregea bere hartan tematu zen edo halatsu, ezen, de Lancri eman bazion aholkulari gisa d'Espagnet jauna, Bordeleco lege gizonen buruzagia, hau, handik laster, kargu hortarik kendu zuen, Hendayarrek eta Ondarraitarrek zituzten kasaila-bideen antolatzerat huiatzeko.

Beraz de Lancre bakarrik gelditu zen, esku osoak berekin zituela, hiru ilabetentzat, Lapurtar guzien gainean.

De Lancren lana argitarat eman baino lehen, ikus dezagun zer lumetako biligarroa zen jaun hori.

Tipi tipitik, sorgin ichtoriotan hazia, hekien gainean idaziko liburu gehienen jakitateaz hanpatua, gure gizonak, Eskualdunek berek baino sinheste haundiagoa zuen sorginkeria baitan.

Sorginak airetan ibiltzen zirela, haurrak beren sehaskatik ebasten zituztela, deubruekin ezkontzen zirela eta holako zorokeri batzu, nehork ez ziozkan burutik aterako.

Alabainan, bai san Augustinen, bai san Thomas Aquinekoaren, bai bertze frango idazleen erakaspena zen hori.

Ezagutua ere zen orotan, Sprenger izeneko fraile baten liburua, zointan cheheki irakutsiak baitziren, Alemanian sorginek zeramaten sad ikaragarria.